5.2. Jarduera

5.2. JARDUERA
Ikaskideei bideoak aurkezten eta beraien feedbacka jasotzen

Taldeek egindako bideoak gelan aurkeztuko dituzue. Bideo bakoitza amaitzean beste taldeek bi ohartxo (post-it) idatziko dituzue, arkatzak erdira dinamika erabiliz; lehenengoan, lanaren alderdi on bat adieraziko duzue, eta bigarrenean, hobetzeko zerbait. 

Bideo ekoizpenaren balorazioa egiteko 6.1 zereginean ageri zaizuen  taulako irizpide eta adierazleak kontutan hartuko dituzue.

Aukerarik baduzue eta gelakideek egindako hobekuntza proposamenekin ados bazaudete, egin bideoan beharrezko doikuntzak.