5.1. Jarduera

BIDEO EKOIZPENAREN  GAUZATZEA, AURKEZTEA eta ARGITARATZEA

Musika talde hasi berri bati, beraien kultur proiektua bideragarria eta jasangarria izateko emango dizkiezuen aholkuak bideora ekartzeko unea iritsi da.  Gidoia eta egindako audio grabazioak hartu eta bideoa ekoizteko garaia da. Ondoren, eta plataforma digitalera igo aurretik, egindakoa zuen ikaskideei aurkeztuko diezue baloratu dezaten.

5.1. JARDUERA
Bideoa sortzen

Bideoa sortzeko momentua heldu da.  Horretarako gogoratu: 

  • Bideoaren sortze-prozesuan taldekide guztien ekarpenak ezinbestekoak direla primerako bideoa ekoizteko
  • Osatutako gidoiari jarraitzea
  • Bideoaren lizentziak zehaztea garrantzitsua dela. 
  • Taldearen Koadernoan bideoaren argazkia eta esteka jartzeaz ez ahaztu.

Bideoen ediziorako aplikazio desberdinak erabil ditzakezue. Horien artean adibidez: