4.4. JARDUERA
Baliabideak sortzen: audioen grabazioa.
Sekuentzietako baliabide guztiak sortzeko eta biltzeko momentua heldu da. Beraz, grabatu bakoitzak bere sekuentzien narratzailearen audioak, adostutako gidoian oinarrituz. Gogoratu oso garrantzitsuak direla: bolumena, intonazioa, erritmoa, pausaldiak eta ahoskera. Audioak zein bestelako baliabideak Bideo montajea deitzen den karpeta partekatuan gorde.
Audio grabazioen ediziorako aplikazio desberdinak erabil ditzakezue. Horien adibide dira hurrengo biak, horien inguruko informazioa esteketuta daukazuelarik.