4.3. Jarduera

4.3. JARDUERA
Gidoia osatzen, taldean lana berrikusten eta onesten

Aurreko zereginean gidoiaren hezurdura sortu duzue. Gidoi hori mamiz osatzeko unea da oraingoa.

1. Planifikazioan lana banatu duzue. Banaketa horren baitan bakoitzak idatzi gidoiaren dokumentuan bere gidoiko zatia, sekuentzietan narratzailearen testuak txertatuz, irudiak hautatuz edo azalpen idatziak behar bezala editatuz, hori guztia  bideoz grabatu behar dela  kontutan hartuz.
Bakoitzari esleitu zaion sekuentzietako ahozko testua prestatzeko, irakurri lehenik arretaz ondorengo ikus-entzunezko testuen erabilera egokirako aholkuak. Hona hemen ikus-entzunezko testuen erabilera egokirako zenbait aholku:

  • Ikus-entzunezko testuak arduraz erabiliko ditugu. Zaindu norekin partekatuko dituzuen irudiak eta ekintzak.
  • Modu bateratu eta eraginkorrean erabiliko ditugu hiru kodeak: kode ikonikoa, soinu-kodea eta hitzezko  kodea.
  • Kode ikonikoak  enkoadraketak eta ikus-angeluak erabiltzen ditu.
  • Hitzezko kode idatzian garrantzitsuak dira: letra-tamaina, testuaren kokapena, kolorea(k), … Hitzezko kodea entzuten bada:  bolumena, intonazioa, erritmoa, pausaldiak.
  • Soinu-kodeak honako ezaugarri hauek eduki ditzake: musika edo soinu-banda, ahotsak eta hotsak
  • Ikus-entzunezko testuekin kritiko jokatu: balio desegokirik ez,  estereotiporik ez…

2. Berrikusi osorik taldekideek osatutako gidoia elkarrekin eta hobekuntza proposamenak eman elkarri: irudi aproposagoak, testuan moldaketak, idatzita joan behar duenaren zuzenketak… Arreta berezia jarri ahoz esan beharreko testuari.

3. Azkenik, ziurta ezazue eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela zuen gidoiak! (helburu edo xedeari erantzuten diola, baliabideak ez direla errepikatzen, koherentea dela, ideiak argi eta ildo baten baitan azalduko direla, bidean sortutako ezagutzak ondo islatzen direla…). Horretarako sortzera zoazten bideoaren ebaluazioa egiteko erabiliko diren irizpide eta adierazleen taulari erreparatu (ikusi 6.1 zeregina), bertako alderdi guztiak kontutan hartu dituzuela ziurtatzeko.