4.2. Jarduera

4.2 JARDUERA
Bideoaren egitura eta gidoia zehazten eta lan planifikazioa osatzen

Narrazio digitala ekoizteko prozesuaren lehen pausua gidoiaren hezurdura osatzea da. Beraz, gidoiaren atal eta sekuentziak aurreikusi eta zuen artean lanak banatzeko unea iritsi da.

1. Ikus ezazue narrazio digitala egiteko urratsak zeintzuk diren azaltzen duen aurkezpena.

2. Gidoia planifikatzeko erabil ezazue ondorengo txantiloia kopia bat eginez:

  • Bideoaren atalak adostu. Gogoratu 4.1zereginean ataletako batzuk identifikatu dituzuela.
  • Atal bakoitzaren kontakizuna hainbat sekuentziatan banatu.
  • Erabaki sekuentzia bakoitzean erabiliko dituzuen baliabideak

3. Aurreko guztia eta 4. zeregin honetako hurrengo puntuen eskakizunak kontutan hartuta, osatu planifikazio taula.