4.1. Jarduera

EKOIZPENAREN PLANIFIKAZIOA

Eskura dituzue dagoeneko ezagutzak eta orain horiekin, zuen musika taldeari edo hasi nahi duen edozein beste talde bati,  kultur proiektu edo egitasmo bideragarri eta jasangarri bat sortzeko aholkuak komunikatzeko unea iritsi da.  Aholku horiek komunikatzeko bidea bideo bat izango denez bideo horren prestaketan hasteko unea iritsi da eta horrek planifikazio bat dakar lehenik.

4.1 JARDUERA
Eskakizunak berreskuratzen, hautaketa egiten eta informazioa biltzen.

Azken ekoizpenari aurre egiteko abagunea da oraingoa. Narrazio digitalak euskarri digital baten bidez proposamen bat helaraztea du helburu. Hori da hain zuzen ere,  zuek egin behar duzuena. Horretarako, bideoaren sorkuntzari begira bidean egindako eskakizunak berreskuratzen hasi beharko duzue.

1. Berrikusi 3.atalean sortu dituzuen baliabideak eta zuen azken bideo ekoizpenerako baliagarriak izango direnak hautatu eta jaso. Erreferentzi moduan hurrengoak izan daitezke aproposak:

  • Bideragarritasun ekonomikoari lotuta:
    • 3.1.7 zeregina:  Egitasmoa aurrera eramateko finantziazio aukera desberdinak
    • 3.2.3 zeregina: Kontsumo ohituren aldaketen inguruko hausnarketa eta erosketei begirako aholkuak.
    • 3.5.2 eta 3.5.3 zereginak: Aurrekontu adibidea eta bideragarritasun ekonomikoaren azterketa 
  • Proiektuaren jasangarritasunari lotuta:
    • 3.2.3 zeregina: Kontsumo ohituren aldaketen inguruko hausnarketa eta erosketei begirako aholkuak.
    • 3.4.3 zeregina: Gertuko baliabideen aldeko hautuaren garrantzia
    • 3.4.3 zeregina: Kultur egitasmoaren balioen transmisioa eta kulturak gizartean duen eraginaren garrantzia balioestea
  • Egitasmoaren promozio eta komunikazioari lotuta
    • 3.6.5 zeregina: Dossier artistikoa eta Komunikazio bideak