3.6. Jarduera

3.6. Jarduera
Zeregina | Egitasmoaren komunikazio eta promoziorako baliabideak aurreikusten : dossier artistikoaren egitura eta zabalkundea

Taldeari eman beharreko aholkuen artean azkena kanpo komunikazioari begirakoa da. Batetik beraien burua aurkezteko, dossier artistiko bat osatzeko jarraibideak eman eta bestetik beraien eskaintza zabaltzeko zer  komunikazio bide erabili ditzaketeen adieraztea dagokizue zeregin honetan.

1. Dossier artistiko bat, taldeak bere burua promozionatzeko eta kultur eragileei aurkezteko sortzen den txosten labur bat da (fisiko zein digitala). Jarri zaitezte momentu batean pentsatzen kultur eragile desberdinei bidaltzeko dossier artistiko horrek zein atal izan ditzakeen. Baliatu orri birakaria teknika lan horretarako.

2. Hurrengo esteken informazioan, dossier artistiko batek eduki beharko lituzkeen atalen inguruko bi adibide ageri zaizkizue. Jaso bertako proposamenak eta konparatu aurrez zuek aurreikusitakoekin. https://www.fredyarmonica.net/como-hacer-un-dossier-artistico/
https://cultumatica.com/como-hacer-dossier-artistico-plantilla/

3. Saia zaitezte Euskal musika  talde baten batek bere lana zabaltzeko erabiltzen duen euskarria (dossierra, webgunea…)  topatzen eta bertatik ere dossierrerako ideiak jasotzen. Informazio horrekin eta aurreko zereginean jasotakoarekin osatu zuen taldeari hobekien egokituko litzaiokeen dossier artistikoaren atalen proposamena

4. Azkenik pentsa ezazue gaur egun zer bide egon daitezkeen musika talde batek bere promozioa egin dezan eta horietan zabaltzeko eta zabalkunde horretarako zer euskarri sortzea proposatuko zenioketen taldeari. Lan horretarako aztertu ongi zuen eskualdeko hedabideak, sare sozial desberdinak eta beraien zabalkundea…

5. Egindako lanaren laburpen moduan, jaso taldeari zabalkunde eta komunikazioari begira  emango dizkiezuen aholkuen proposamena (zein hedabide, euskarri, horien ezaugarriak…)..

6. Errepasa ezazue egindako lana  2.3 ataleko planifikazio taularen bitartez eta beharko balira doiketak  egin. Horrez gain aurreikusi hurrengo zeregineko lanketa.

7. Ebaluatu zeregin honetan egindako lana honako irizpideak kontutan hartuz.