3.3. Jarduera
Zeregina | Diruari etekina nola atera ikasten eta diru sarrerak aurreikusten
Aurreko zereginean taldekideek kontsumo ohitura batzuk aldatuz dirua aurreztu dezaketela ikusi duzue. Baina dirua aurrezteari buruz hitzegiten gaudela, ba al dakigu zein den diruari etekinik handiena ateratzeko modua? Zeregin honetan hori aztertuz, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzeko aurrekontuaren diru sarrerak estimatzeko moduan egongo zarete.
- Taldeak izango dituen diru sarrera eta irteerak kudeatzeko eta agian taldeko finantziazioari begirako aurrezpen plan bat osatzeko, banketxe edo finantza erakunde batera jotzea ezinbestekoa ikusten duzue. Informazioa bilatzen hasi eta honako infografiarekin topo egin duzue. Bertako informazioa kontutan izanik musika taldeari begira zein erabaki hartuko zenuketen adierazi horretarako bi zutabeak dinamika baliatuz.
- Banketxeetako iragarkietan sarri diruari etekina lortzeko edo maileguak eskatzeko, interesak aplikatzen dira eta, ITN, UTB eta antzeko kontzeptuak azaltzen direla ikusi duzue. Zuen lagunei beraien diruaren inguruko aholkua eman behar diezuenez, kontzeptu horien inguruko argibideak jasotzea beharrezkoa duzue. Irakurri ´Interesa ekonomian eta interes motak´ informazio testua eta erantzun honakoei binaka lan eginez. Bakoitzak bere erantzunak jaso.
INTERESA EKONOMIAN ETA INTERES MOTAK
Interes hitza ekonomiarekin oso erlazionatuta dago. Diru kantitate batek ematen duen etekinari interes esaten zaio. Batzuetan, banketxearen bezeroak dirua sartzen du banketxean, eta banketxeak trukean interesak ematen dizkio. Horren ondorioz, denbora epe baten barruan aurreko diruari interesetatik lortutakoa gehitzen zaio. Horrelako kasuetan inbertsio bat egin dela esaten da. Beste kasu batzuetan, aldiz, bezeroa diru beharrean egoten da, eta banketxeari dirua eskatu egiten dio. Horrelakoetan, banketxeak truke horren interesak kobratzen dizkio bezeroari. Horrelakoetan mailegu bat eskatu dela esaten da.
Bi kasuetan, hasierako dirua kapitala da eta C0 adierazten da. Inbertsioak edo maileguak irauten duen epealdian, kapitalizazio-epean (n), kapital horri interesa (i), gehitzen zaio.
Epealdi baten amaieran, hurrengo epealdia hasi aurretik, hasierako kapitalari interesak ez bazaizkio gehitzen, interesa sinplea da eta interes sinpleko prozesu bat dela esaten da. Amaierako kapitala kalkulatzeko (C moduan adierazten dena) nahikoa da hasierako kapitala epealdi guztiko interesari dagokion indizearekin biderkatzea.
Nolanahi ere, praktikan, interes sinplea baino ohikoagoa da interes konposatua. Kasu horietan epealdi baten amaieran, hurrengo epealdia hasi aurretik, hasierako kapitalari interesak eransten zaizkio, inbertsioa handituz. Gauzak horrela, lehenengo epealdia amaitu ondorengo kapitala
C0 · (1 + i) da, non C0 hasierako kapitala eta (1+ i), interesari dagokion indizea diren. Prozesu hori n aldiz errepikatzen da denboran zehar, hots, epealdi bakoitzeko dirua, interesaren indizeaz biderkatzen da epe berri bakoitzeko kapitala kalkulatzeko.
Hau da, kapitalizazio-epea amaitzen denean kapitala honako hau da:
C = C0 · (1 + i)n
Adierazpen hori, azken batean, progresio geometriko baten adierazpena da.
3. Iragarkiak aztertuz, interes moten ezagutzan pausu bat haratago joan behar duzuela ikusi duzue. Ea bide horrek noraino zaramatzaten.
Bikoteka lan eginez, irakurri ´Interes Tasa Nominala (ITN) eta Urteko Tasa Baliokidea (UTB)´ informazio testua eta egin honakoak :
- Osatu Interes motak eta debaluazioa kontzeptu-mapak (maileguaren atala beranduago osatuko duzue)
2. Erantzun honakoei:
- Interes nominala sei hilekoa bada, zein da k-ren balioa (urteko kapitalizazio-maiztasuna)? Eta bi hilekoa bada?Epeak (n) kapitalizazioak zenbat urte irauten duen adierazten du. Kapitalizazioak bi urte eta 3 hilabete irauten badu, zenbat balio du n-k?
- Honako taula honetako adibidean ageri diren hiru adierazpenek interesen kalkuluarekin dute zerikusia. Sailkatu adierazpen bakoitza dagokion interes motarekin. Ondoren, azaldu hitzez eta idatzi azken emaitza.
- Zein da UTB indizearen balioa ehunekotan adierazteko erabili den prozedura eta formula? Kalkulatu taulako 2.adibideko interes nominalaren adibideari dagokion UTBaren ehunekoa. Kontu korronte bat zabaldu nahi duzu, eta herriko bi banketxek honako hau eskaini dizute:
- A banketxea: hiru hileko interesak emango dizkizun % 1,1eko interes nominala
- B banketxea: % 1,19ko UTBko interesa
Bietatik zein da eskaintzarik abantailatsuena? Justifikatu erantzuna datu zehatzetan oinarrituz.
3. Koebaluatu ezazue taldean bikoteka egindako lana.
INTERES TASA NOMINALA (ITN) eta URTEKO TASA BALIOKIDEA (UTB)
Interesak ez dira beti urtebeteko epean aplikatzen; batzuetan, urtea baino laburragoa den epeetan metatzen dira interesak. Epe laburrago horiei kapitalizazio-epe esaten zaie, eta interesari, interes nominal. Kasu horretan, amaierako kapitala kalkulatzeko, kontuan izan behar da zenbat kapitalizazio-epe betetzen diren urtebetean (kapitalizazio-maiztasuna -k-). Interes nominalaren formula interes konposatuaren formulatik ondoriozta daiteke; nahikoa da interesa eta denbora kapitalizazio-epe berrira egokitzea.
Interes nominalaren kasuan, ez da urtebete itxaron behar interesak jasotzeko; aitzitik, interesak hasierako kantitateari metatuz doaz epealdi laburragoetan. Adibidez, interes nominala % 2 bada eta kapitalizazio-epea hiru hilabete, ez dago urtebete itxaron beharrik interesak kobratzen hasteko; izan ere, hiru hilabetera, interesen % 0,5 kobratzen da (urteko % 2ri dagokion baliokidea kapitalizazio-epera egokituta), eta interesetatik kobratutakoa aurrekoari batzen zaio hurrengo epealdira begira.
4. Musika taldearen diru sarreren aurreikuspen bat egiteko unea iritsi da. Estimazio hori jasotzeko sortu kalkulu-orri bat, ´Taldeko bideragarritasun ekonomikoaren azterketa´ izenarekin eta lehen erlaitzari Sarrerak izena ipini. Kalkulu-orri honetan proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko aurrekontua osatzen joango zarete.
Lana osatzeko honako urratsak eman:
- Sortu duzuen kalkulu-orriaren esteka txertatu
Bideragarritasun ekonomikoa eta aurrekontuaren osaketa
Eguneroko bizitzan, maiz, diru nahikoa izan ala ez, oztopo izaten da. Horregatik, ekintzaren bat aurrera eraman nahi dugunean, horrek suposa dezakeen gastua, eta, hari aurre egiteko zenbat diru eduki dezakegun aurreikustea komeni da. Aurreikuspen ekonomiko hori egiteko familiek, enpresek edo erakundeek aurrekontuak prestatzen dituzte.
Aurrekontuetan bi atal nagusi bereizten dira: sarrerak eta irteerak. Sarreretan diru iturriak kokatzen dira eta irteeretan, aldiz, gastuak. Bi horien arteko aldeak edo diferentziak aurrekontuaren azken emaitza adierazten du. Hots, jarduera edo ekintza hori ekonomikoki bideragarria den edo ez esaten digu, ondoren, erabakiak hartzeko. Erakunde batek, adibidez, aurreikusten badu hurrengo urteko diru sarrerak murriztuko zaizkiola, orduan, irteerak nondik gutxitu ditzakeen aztertu beharko du.
Sarrera eta irteerak osatzen dituzten azpi-atalak eta horien kontzeptuak modu argian adieraztea komenigarria da: kontzeptua, bere balioa unitateko (prezioa kasu batzuetan), unitate kopurua eta guztirako kopurua adieraziz.
Ekintza edo jarduerak amaitu ondoren, benetako datuekin egindako aurrekontuari, balantzea esaten zaio. Horietan irteerak sarrerak baino handiagoak direnean defizita egon dela esaten da eta, alderantziz gertatzen denean, superabita egon dela.
- Kide bakoitzaren aurrezpenen ekarpenen zatiei egiazko dirua deituko diogu. Musika taldekideen egiazko diruaren estimazioa egiteko, lehenik zuen artean hitz egin gutxi gora-behera zuen adineko gazte batek aurreztuta eduki ditzaken diru kopuruaren inguruan. Kopuru hori erreferentzi moduan hartuz, egiazko diru kopuruaren zenbatekoa kalkulatu, musika taldekide bakoitzak izango lukeen diru kopuru horren % 60a taldearen proiektura bideratuko duela suposatuz.
- Kontsumo ohituren aldaketetatik eta beste finantziazio bideetatik eratorri daitekeen diru kantitateari aurreikusitako diru iturri berriak izena ipini. Kopuru hori estimatzeko, batetik 3.1 zereginean egin dituzuen aurreikuspenak baliatu eta bestetik 3.2 atalean aztertutako kontsumo ohituren aldaketak, urte batean aurrezpenari ekar diezaiokeen kantitateak estimatu zuetako baten emaitzak musika taldeko kideei estrapolatuz.
Kantitate hau aurrerago doitu beharra gerta daiteke proiektuak eska dezakeen diru irteeren arabera. - Egiazko dirua eta aurreikusitako diru iturri berriak atalak batuz, osatu Guztirako diru sarrerak atala.
- Guztirako diru sarrerak kopuru horretatik zatirik handiena (%80a adibidez), gastu eta inbertsioetarako erabili daitekeela pentsatuz eta gainontzekoa (%20a adibidez) aurrezpenerako, adierazi atal bakoitzera bideratuko den kantitatea.
- Aurrezpenera bideratutako kopuru horrek denbora epe batean (2 urte adibidez) eman dezakeen etekina kalkulatu, herriko banketxe edo finantza erakunde batek eskaini dezakeen interesen arabera.
- Emaitza guztiak Sarrerak erlaitzean modu txukunean adierazi.
5. Errepasa ezazue egindako lana 2.3 ataleko planifikazio taularen bitartez eta beharko balira doiketak egin. Horrez gain aurreikusi hurrengo zeregineko lanketa.