3.2. JARDUERA
Zeregina | Kontsumo ohituren eta kontsumo arduratsuaren inguruko hausnarketa egiten eta aldaketak proposatzen
Aurreko zereginean, finantziazio iturri desberdinak egon daitezkeela ikusi duzue, baina norberaren eguneroko kontsumo ohituren azterketatik eta horietako batzuen doiketatik, ziur onurak etor daitezkeela, etikoak (ingurumena eta gizartearekikoak) eta ekonomikoak. Baina nola aldatu daitezke gure kontsumo ohiturak?. Lehen hausnarketa bat egiten badugu, gutxienez bide horretan lehen urrats bat eman dezakegu eta hausnarketa horrek ere, taldearen egitasmoari ekarpena ekarriko dio.
1. Eztabaidatu taldean arkatzak erdira teknika baliatuz, honako kontzeptuen inguruan, bakoitzak horiek aipatzean zer ulertzen duen adieraziz. Ondoren bilatu sarean informazioa kontzeptu horien atzean zer dagoen jakiteko.
- Kontsumoa
- Kontsumo ohitura
- Kontsumismoa
2. Zuek bezalako gazteek eguneroko bizitzan dituzuen kontsumo ohitura eta horien inguruko ekintzen inguruan hausnartzeko unea iritsi da. Lehenik emozioek gure kontsumo ohituretan duten eragina aztertuko dugu.
- Ikusi kontsumobidek argitaratutako Bihotza buruari nagusitzen zaionean bideoa eta Tomas Elorriaga adituak dioena, zuengan ere eragina ote duen aztertu. Lan horretarako galdera hauek erantzun itzazue:
- Zer estrategia erabiltzen dituzte enpresek kontsumoa bultzatzeko?
- Estrategia horien artean zeintzuk dira gehien eragiten dizuetenak?
- Egiten diren erosketen %90 inguru inkonszienteak (emozionalak eta instintiboak) izan daitezkeela dio adituak. Zuen kasuan horrela dela uste duzue?
- Erosteko moduei dagokionez internet bitarteko kontrolari buruz hitzegiten du adituak. Adibide modura, Google bilaitzailean zerbaiten inguruko informazioa bilatzen egon eta bapatean horren inguruko iragarkiak jasotzen hastea gertatzen dela aipatzen du. Horrelakorik gertatu zaizue noizbait?
- Zentzumenek gure erosketetan duten eraginei dagokionez, zein eragin dute zuen kontsumo ohiturengan, ikusmena, entzumena edo usaimenari eragiten dioten mezuek? Ohartu zarete noizbait horien eraginaz?
- Jaso itzazue adituak erosketei begira emandako aholkuak. Aholku hauek baliagarriak izan daitezke musika taldekideei egingo diezuen proposamenerako.
- Taula baliatuz, banakako hausnarketa egin lehenik eta zerrendatu bakoitzak kontsumo eremu desberdinetan burutzen dituen ekintza batzuk.
- Ondoren ekintza horietako bakoitzaren eragina aztertu, kontsumo arrazionala eta etikoa noraino diren adieraziz. Kontzeptu horien azalpen laburra hemen behean daukazu
- KONTSUMO ARRAZIONALA Benetako beharra dago hori kontsumitzeko? Ala…, nahiak,emozioek, publiizitateak edo propagandak eragindakoa da nere kontsumoa?
- KONTSUMO ETIKOA kontsumitzen ari naizenean aukera bidezkoenak, solidarioenak eta/edo ekologikoenak hautatu edo kontutan hartzen ditut? (ez dut eta balio horien arabera kontsumitzea, eta ez bakarrik norberaren onuraren arabera Iingurumenean eta pertsonengan eragina du?)
- Partekatu iritziak taldekideen artean eta zuen erantzunak konparatu.
- Ikusi ´Economia joven´ bideoa eta ondoren bertan agertzen den neskaren kasuaren inguruko hausnarketa egin. Hausnarketa horretatik abiatuz, behatu aurreko taulan doiketarik egin behar ote duzun.
- Ekintza horietako batzuen eragina aztertu ondoren, aurreko bideoko adibidean bezala, zuen eguneroko kontsumo ekintzek alternatiba edo bestelako aukerarik dauzkaten aztertu ezazue eta horiek ekarriko luketen onurak adierazi beheko taulan.
- Hausnarketa amaitzeko, adierazi lerro gutxitan zer kontsumo ohitura aldatzeko prest zauden zure egunerokoan eta horrek ekarri diezazukeen onura aipatu.
3. Aurreko lanak kontutan hartuz, idatzi musika taldeko kideentzat, dauzkaten kontsumo ohiturak eta erosketei begira hausnartzeko baliagarria den proposamen bat. Proposamen horretan alda ditzaketen kontsumo ohitura posibleak eta aldaketa horiekin lortu ditzaketen onurak (etikoak eta ekonomikoak) eta erosketei begira kontutan hartu ditzaketen aholkuak aurkeztu iezaizkiezue.
4. Errepasa ezazue egindako lana 2.3 ataleko planifikazio taularen bitartez eta beharko balira doiketak egin. Horrez gain aurreikusi hurrengo zeregineko lanketa.