EGOERA KOKATU
Dagoeneko taldea osatu duzue, ardurak banatu eta funtzionamendu arauak adostu dituzue. Orain, erronkaren xehetasunak aztertuz eskakizunak identifikatuko dituzue, eta egin beharrekoak planifikatzen hasiko zarete.
2.1. Jarduera
Egoeraren eskakizunak identifikatzen
Aztertu aurre egin behar diozuen egoera eta erantzun ondorengo galderak 1-2-4 dinamika erabiliz.
- Idatzi lehenik zure banakako erantzunak banakako koadernoan. Banakako koadernoan zure erantzun eta hausnarketa pertsonalak jasoko dituzu. Banakako koadernoan erantzutekoak direnak ikur honekin adieraziko zaizkizu
- Partekatu zure erantzunak bikotekide batekin.
- Osatu talde koadernoan 1-2-4 dinamika, kide guztiek adostutako talde erantzuna bertan txertatuz.