1.3. JARDUERA
Taldeko funtzionamendu arauak adosten eta ardurak banatzen
Taldeko antolaketarekin jarraituz, lehenik, bana itzazue ardurak zuen artean. Ondoren, erabaki itzazue zuen taldeko funtzionamendu arauak.
1. Banatu taldekideen artean ardurak.
Arduradun bakoitzak argi eduki behar du zeintzuk diren bere funtzioak. Irakurri arretaz funtzioak, eta zehaztu ezazue Taldearen Koadernoan nork beteko duen zer.
ARDURA | ARDURARI DAGOZKION FUNTZIOAK |
Koordinatzailea ERRAZTEA / KOORDINATZEA Denek zer egin behar duten badakitela zainduko du. |
|
Idazkaria SINTETIZATZEA Adostutako ideiak laburtu eta jasoko ditu. |
|
Koordinatzailearen laguntzailea ZIURTATZEA Denek ulertu dutela eta aurrera egiteko baldintzak betetzen direla ziurtatuko du. |
|
Material arduraduna MATERIALA JASOTZEA Egindako eta bildutako material guztia jasoko du. |
|
Laguntza moduan rolen banaketari dagokion bideoa ere ikusi dezakezue
2. Erabaki taldeko funtzionamendu arauak. Horretarako: