1.2. Jarduera

1.2 JARDUERA
Talde kohesioa lantzen

Taldeak egin ondoren, Taldearen Koadernoa osatzen hasiko zarete. Taldearen Koadernoan jasoko dituzue taldearen izaera (izena, logoa…), elkarlanerako rolen banaketa, lortu nahi dituzuen taldeko helburuak, planifikazioa, taldeka egindako lanak eta, halaber, taldeko hausnarketak.
Talde koadernoa, taldeko ordezkari batek jaitsi, kopiatu eta taldekideekin partekatuko du. Talde koadernoan erantzuteko direnak irudiarekin adieraziko zaizkizue.

  • Landu ezazue taldearen identitatea/izaera eta kohesioa, diana eta ituaren egitura erabiliz. Lehenik, ikus ezazue diana eta itua bideoa.

  • Ondoren, eman iezaiozue izen bat zuen taldeari, logo bat asmatu eta taldekideen izenak idatz itzazue talde koadernoaren azalean.
  • Taldea izendatzeko irizpide bat kideok komunean duzuen ezaugarri bat izan daiteke. Aurrez egindako diana eta ituaren irudia baliagarria izan dakizueke horretarako. 
  • Beste irizpide bat proiektuaren gaiarekin lotura duena izan daiteke.