IDEIAK GAUZATU ETA KOMUNIKATU
Erronkari erantzuteko garaia heldu da. Horretarako, geureganatutako ezagutzak erabiliz taldean adostutako proposamena gauzatuko dugu. Lehenik, ekoizpena planifikatuz eta, jarraian, gauzatuz eta sozializatuz.
5.1 jarduera
Ekoizpena planifikatuz
Erronka honen ekoizpen-eskaerari behar bezala erantzuteko, egin beharreko zereginak zerrendatuko dituzue. Ondoren, taldeko koadernoan, osatu kontrol-zerrenda, zeregin bakoitzean zer egin behar duzuen zehaztuz eta planifikatu zereginak nork egin behar dituen.
1. Osa ezazue ekoizpen digitalaren planifikazioa. Horretarako erreparatu erronkaren eskakizuneko ezaugarriei. Artxibo digitala sortzean, planifikazioko zereginen zerrenda baliatuko duzue, kontrol zerrenda gisa, ekoizpenaren eskakizun eta ezaugarri guztiak bete dituzuela bermatzeko.