4.1 Jarduera

4. IDEIAK PROPOSATU

Badituzue, dagoeneko, beharrezko ezagutzak egindako erronkari aurre egiteko. Beraz, atal honetan ideiak proposatuko dituzue azken ekoizpenari begira –lehenik banaka, ondoren taldean–, eta azken ekoizpenaren zirriborroa adostuko duzue.

4.1 jarduera
Ekoizpen digitala aukeratuz

Erronkaren eskakizunak berreskuratzeko abagunea da orain, baita zuen taldearen azken ekoizpenaren ekoizpen digitala zein euskarritakoa izango den erabakitzekoa ere.

1. Irakur itzazue berriz ere taldearen koadernoan, 2.1. atalean, jaso zenituzten erronkaren eskakizunak. Beharrezkoa bada, osa itzazue erantzunak.

2. Adostu ezazue azken ekoizpena zein euskarri digitaletan garatuko duzuen. Horretarako, bota itzazue ideiak euskarri posibleen inguruan (bideoa, infografia, aurkezpena…) arkatzak erdira egitura kooperatiboari jarraituta. Egiteko guztiak jaso itzazue taldeko koadernoan.

3. Aukeratu ezazue euskarri horien artean erronkaren eskakizunei zerk erantzuten dion hobekien. Eta azkenik, zehaztu ezazue, euskarri horretarako zein aplikazio digital izan daitekeen egokiena. Esate baterako, infografia baterako Lucidpress aplikazioa.