3.7 Jarduera

3.7 jarduera
Eskuratutako ezagutzen inguruan gogoeta eginez

Garaia heldu da orain arte erronkan zeureganatu dituzun ezagutzen inguruan hausnarketa egiteko eta ikasitakoa autorregulatzeko. Bakarkako koadernoan idatziz egingo duzu hori guztia.

1. Egin ezazu gogoeta galdera gidaria eta azpigalderen inguruan: Erronkari erantzun ondoren, berriz egingo duzue hausnarketa hori; aurrera begira zuen ongizaterako baliagarri izango baitituzue aholku horiek.

-Galdera gidaria:

Finantzetan, zer erabaki hartu behar dut kontuan nire eta ingurukoen mesedetan? 

-Hari-eroaleak edo azpigalderak: 

  • Zer onura dakarkit planifikazioa eta aurrekontua osatzeak?
  • Zer pauso eman behar ditut erabakiak hartzeko? 
  • Noiz komeni zait aurreztea eta noiz zorpetzea?

2. Gogora ekar itzazu erronkaren helburuak eta taldeko helburuak, eta osa ezazu metakognizioaren eskailera, bakarkako koadernoan. Horretarako, gogoeta egin zure helburuen lorpen-mailaren eta orain artean ikasitakoaren inguruan. Metakognizioaren eskaileraren ezkerreko aldea orain bertan osatuko duzu; bigarrena berriz, azkeneko ekoizpena burutu eta gero.

Metakognizioa

Metakognizioa norberaren ikas-prozesua autoerregulatzeko gaitasuna da. Hau da, egoera bakoitzean erabili beharreko estrategiak planifikatzea, estrategia horiek aplikatzea, akatsak detektatzeko ebaluatzea eta, horren ondorioz, egoera berrietara transferitzea edo erabiltzea.