3.5 jarduera
Erabakiak hartuz
Zuen koadrilako lau lagun musika-talde bat sortzera animatu zarete eta kontzertuak ematen hasi zarete han eta hemen. Nola kontzertuak prestatzeko entseguak egin behar dituzuen, lokal bat alokatu duzue horretarako; beraz, orain ere kalkuluak egin beharrean zarete. Jarduera hau taldeka egingo duzue, Taldearen Koadernoan.
1. Dituzuen diru-sarrerak eta gastuak kontuan izanik,
- Erabaki nola antolatuko zareten lokala ordaintzeko: guztiak berdin ordainduko duzue? Zeren arabera? Kuota finkoak jarriko dituzue? Aldakorrak?
- Erabaki nola egingo duzue ordainketa? Irakurri informazioa lagungarri gisa eta adostu taldean, arkatzak erdira egitura erabiliz,
KONTUAN IZAN
Taldearen izenean kontu bat sortzea izan daiteke egokiena eta gastu komunak hortik ordaintzea. Bakoitzak kontu horretan sartu beharko du hilero ordaindu behar duena, eta hiru modu daude horretarako:
- Bakoitzak hilero transferentzia bat egitea edo bankuaren bulegora joan eta eskudirutan kontuan sartzea (desabantailak: transferentzia egiteak edo bulegoan dirua sartzeak, titularra ez zarenean, gastuak izan ditzake; abantaila: nahi duzunean egiten duzu ordainketa).
- Gastua norberaren kontuan helbideratzea; modu horretan, kontu komunak hilero diru-kopuru jakin bat “xurgatuko” lioke bakoitzari bere kontutik. (desabantailak: dirua hartzen dizute kontutik egun jakin batean, eta zuk ezin duzu aukeratu noiz; abantailak: ez duzu ordainketaz arduratu behar, eta ez dizu denborarik kentzen).
- Kontu komunetik bizum bat sortzea eta hilero bizum bat egitea bakoitzak kontu komunera (desabantailak: hilero egiteko ardura hartu behar duzu; abantailak: azkarra, erraza eta ez du gasturik).
Hilero ordaindu beharreko gastuak:
Alokairua: 500€
Elektrizitatea, internet, berokuntza: 100€
Bi hilez behin kontzertu bat egitea lortu duzue, eta ogitarteko/edariaz gain 50 € irabazten dituzue kontzertuko talde osoaren artean, baina musika-materialak erosteko urtean 1.500 € behar dituzue.
2. Handik sei hilabetera, Aitzolen egoera zeharo aldatu da.
- Aztertu zenbat diru duzuen momentu honetan.
- Aitzolen egoera dela-eta, lokala ordaintzeko hartu zenituen erabakiak aldatu beharko dituzue. Irakurri zuetako bakoitzak egindako proposamenak eta aztertu horietako bakoitzaren ondorioak.c. Ondoren, erabaki zer aukera izango litzatekeen/liratekeen onena/k, lokala ordaintzeko adina diru izateko. Erabili ‘Arkatzak erdira’ egitura kooperatiboa.
HARTUTAKO ERABAKIAK:
Erabaki dugu…………………………………………………………………
3. Urtebete pasatu da lokala hartu zenutenetik. Aurreko asteko uholdeak direla-eta, zuen lokalean ura sartu da eta musika-tresna asko hondatu dira. Gainera, lokala aseguratu gabe zenuten, gastuak murriztearren.
Urak eragindako kalteak konpontzeko aurrekontua
a. Aztertu zenbat diru duzuen momentu honetan
b. Lokalaren egoera dela-eta, zer egin erabaki beharko duzue. Irakurri zuetako bakoitzak egindako proposamenak, eta aztertu horietako bakoitzaren ondorioak.
c. Ondoren, erabaki zer aukera izango litzatekeen/liratekeen onena/k. Erabili ‘Arkatzak erdira’ egitura kooperatiboa.
HARTUTAKO ERABAKIAK:
Erabaki dugu…………………………………………………………………
4. Hausnartu hartutako erabakien gainean
a. Taldean deskribatu zein urrats eman dituzuen erabakiak hartzeko? Erraza izan al da erabakia hartzea?
b. Bakarka adierazi: hartutako erabakiak bidezkoak izan direla iruditzen zaizu? Zergatik? Nola sentituko da Aitzol, zure ustez, zuen erabakia jakin eta gero?
5. Erabakiak erabaki, lokala berriztatzeko dirua lortu nahian zabiltzate. Jakin duzue udaleko gazte-saila, bizikletaren erabilera bultzatzeko kanpainaren barruan, esku-orriak prestatuko dituen talderen baten bila dabilela. Horien helburua da gazteek bizikleta gehiago erabiltzea eta, aldi berean, aholkuak ematea bizikleta aproposak erosteko, kontua ez baita dirua alferrik xahutzen ibiltzea.
Dirua lortzeko bide egokia iruditu zaizue; zuek ere bizikleta erabiltzen duzue, eta badakizkizue trikimailu batzuk kontu horretaz. Baina nola idazten dira esku-orriak ? Zer ezaugarri behar ditu, hizkuntzaren aldetik?
- Ideia-zaparrada bat bota ezazue eta zerrenda itzazue esku-orri batek izan behar dituen ezaugarriak:
- IDEIA ARGIAK/ ERRAZ ULERTZEKOAK IZAN BEHAR DITU…
- Lagun batek IVAPeko azalpena pasatu dizue, foileto edo esku-orri baten azalpenekin. Zuek pentsatutakoak eta orain aztertutakoa kontuan izanik, osa ezazue ondorengo zirriborroa, bizikletak erosteko aholku aproposak era egokian irudikatuz.