EZAGUTZAK ESKURATU
Aurreko jardueretan, zuen aurrezagutzak aktibatu, taldeak antolatu eta eskakizunak identifikatu dituzue. Orain, hori guztia gauzatzeko beharrezkoak diren ezagutzak zeureganatuko dituzu.
3.1 jarduera
Oinarrizko finantza-ezagutzak ulertuz
Ikusi duzun bezala, aholkulari finantzarioa izateko izendatu zaituzte, eta zeregin horretan hainbat finantza-ezagutza erabili beharko dituzu. Horretan trebatuko zara, bakarkako koadernoan egin-beharrak osatuz, aholkularitzako bezeroekin duzun txatean euren zalantzak argitzeko.
1. Kontuak eta gordailuak desberdinduz
Hainbat mezu jasotzen ari zara dirua gordetzeko edo aurrezteko moduei buruz. Irakurri mezuok eta aztertu kasu eta behar bakoitzerako aukera/produkturik egokiena, zuk gero aholkatzeko. Bezero bakoitzari bidaliko diozun erantzuna prestatzeko, erabaki zein den aukerarik hoberena: ageriko kontua edo epe finkorako gordailua; eta arrazoiak idatzi. Behar izanez gero, irakurri gaiari buruzko infografia erantzun aurretik.
KONTUAN IZAN
Bezero berak behar desberdinak izan ditzake, eta kasu horretan aukera ezberdinak aholkatu beharko dizkiozu. Batzuetan ageriko gordailuak beharko dituzte; beste batzuetan, berriz, epe finkorako gordailuak.
2. Txartel motak balioetsiz
Gaur egun bankuko ia bezero guztiek erabiltzen dituzte txartelak, baina askotan ez dakite zein txartel mota aukeratu: zordunketakoa ala kredituzkoa. Aukera egokia egiteko, argi izan behar da bakoitzak zer abantaila eta desabantaila dituen. Ondo aholkatu ahal izateko, zuk zeuk ere argi izan beharko duzu informazioa.
- Horretarako, infografiako informazioaz baliatuz, sailkatu bankuko bezeroek esan ohi dituzten esaldiak, zein txartel motari dagokien, emandako adibideari jarraituz. Baliteke aukera egoki bat baino gehiago egotea.
Zordunketa-txartela (BAI/EZ) | Kreditu-txartela (BAI/EZ) | |
A | BAI | BAI |
B |
3. Bankuekin on-linean
Gaur egun ohikoa da bankuekin on-line moduan aritzea: mugikorretik, ordenagailutik…. Abantaila asko ditu eta denbora asko aurreztu dezakegu, espazio eta denbora mugarik gabe. Hala ere, interneten on-line ibiltzeak baditu bere arriskuak, eta ezinbestekoa da hainbat segurtasun neurri hartzea. Zure aholkulari lanetako bat da zure bezeroei modu egoki eta seguruan aritzeko laguntza ematea; beraz, erantzun twitter bidez jasotako mezuei, beren praktika egokia den edo ez adieraziz, eta arrazoiak eman. Lehengoa egina duzu eredu gisa.