1.2 Jarduera

1.2 jarduera
Taldekideok, antola gaitezen!

Erronka honetako egiteko batzuei banaka erantzungo diezue, eta beste batzuei, berriz, talde kooperatiboetan antolatuta. Irakasleak osatuko ditu taldeak, zuen finantza-ezagutzak kontuan hartuta. Jarraian, lehen talde-dinamikak burutuko dituzue.

1. Lan guztiak taldearen koadernoan egingo dituzue elkarrekin. Beraz, taldekide batek taldearen koadernoa nahi duenean eskuratu eta kopia dezake. Jarraian, partekatu elkarren artean. 

2. Emaiozue izen bat taldeari, jarri logo bat eta idatzi taldekideen izenak. Taldea izendatzeko irizpide bat kide guztiok duzuen ezaugarri edo berezitasun komun bat izan daiteke; adibidez, zaletasun jakin bat, izaera edo dena delakoa. Taldearen koaderno horretan jasoko dituzue taldean egingo dituzuen jarduera guztiak –hau eta aurrerantzekoak–. 

3. Taldekideen artean ardurak banatzea da hurrengo urratsa. Irakurri arretaz funtzioak, eta idatzi taldearen koadernoan nork beteko duen ardura bakoitza. Era berean, ipini ezazue soinean bakoitzaren ardura irudikatuko duen eranskailu edo pegatina adierazgarriren bat.

4. Ariketa honi bukaera emateko, erantzun galdera honi bakarkako koadernoan

  1. Hasierako jarduera egin ondoren, eta izenburuari erreparatuta, aurreikusten al duzu zertaz izango den erronka?
  2. Egin ezazu hausnarketa, erronkari aurre egitean, izan dituzun sentipenen gainean (zailtasun-maila, gaiarekiko interesa, zure bizitzarako praktikotasuna…).