1. ERRONKARI EKIN
Izenburuak dioen bezala, erronka honetan finantzetan murgilduko zara. Finantza-aholkulari gisa jardungo duzu, eta gazteei aholkuak emango dizkiezu. Aholkuak eman ahal izateko, oinarrizko finantza-kontzeptuak ezagutu beharko dituzu lehenik eta behin, eta beste gauza asko ere egin beharko duzu: erabakiak hartzen trebatu, aurreikuspenak osatu, hizkuntza modu egokian erabili… Goazen, bada, diru-kontuetan murgiltzera!
1.1 Jarduera
Zer dakigu honetaz?
Finantza hitza urrunekoa egin badakizuke ere, sistema finantzarioa zure eguneroko bizitzaren parte da, zure gastuak diru-sarreretara moldatu behar izaten baitituzu beti; zerbait erosi aurretik, esate baterako, aurreztu egin behar izaten duzu… Gogora ezazu finantza-kontuei buruz dakizuna…
1. Egin kopia bat bakarkako koadernoa izeneko dokumentuari. Dokumentu hau erronkan zehar zuk zeuk bakarka egin beharreko jarduerak eta hausnarketak egiteko erabiliko duzu.
2. Finantza-aholkulari baten egitekoetako bat erabakiak hartzeko aholkuak ematea da. Adieraz ezazu zer aholkatuko zeniokeen gisa horretako arazoak izan dituen bati? Zure aholkua zehazteko, erantzun galdera hauei:
- Ezagutzen al duzu horrelako iruzurrik gertatu zaionik?
- Zer ondorio izaten dituzte gisa horretako ekintzek?
- Zer gomendatuko zenioke erabiltzaile bati, honelakorik ez gertatzeko?
Berri Ekonomikoak
Diru asko mugitzen da sare sozialetan, interneteko salerosketetan eta aplikazioen munduan, eta dirua mugitzen den lekuetan iruzurrak eta azpijokoak izaten dira beti. Ziber-erasotzaileak izugarri ugaritu dira azken hamarkadan. Haien metodoak gero eta landuagoak eta berritzaileagoak dira, beti aukera berrien bila.
Internet oso zabala da, eta ziber-kriminalak lasai asko mugitzen dira hor, biktimen bila. Erasoak modu askotakoak dira: txartelen bikoizketak, salmenta faltsuengatiko ordainketak lortzea…
Iruzur gehien jasaten dituzten sektoreak elikadurakoa eta osasunekoa (%59) dira, eta ondoren teknologiakoa (%8a) eta finantzetakoa (%7). Espainia-mailan egindako ikerketa baten arabera, %43k onartu zuen inoiz dirua lapurtu ziotela edo iruzur egin zietela, ordainketak online egindakoan.
Poliziaren ziber-babes departamentuak adierazi du ezinbestekoa dela ahalik eta segurtasun neurri gehienak hartzea, eta aholku-zerrenda bat prestatu du, eragiketak online egitean, kontuan izateko.
3. Finantza-aholkulariak oinarrizko kontzeptuak ondo ulertu behar ditu. Bete ezazu ondoko galdetegia zure aurrezagutzak zer-nolakoak diren jakiteko.
4. Osa ezazu eta partekatu ondoko diagrama, Kolorea-Sinboloa-Irudia pentsamendu-errutinari jarraituz.
- Margo ezazu diagramaren markoa “finantza” hitzarekin erlazionatzen duzun koloreaz. Jarraian, elkartu zaitez kolore hori bera aukeratu duen gelakide batekin, eta azal iezazkiozue elkarri zergatiak
- Osa ezazu, diagramaren zirkuluan, “zorpetu” hitza irudikatzen duen sinboloa. Ondoren, elkartu antzeko sinboloa duen gelakide batekin, eta adierazi elkarri zer marraztu duzuen.
- Marraz ezazu, diagramaren erdiko laukizuzenean, “erabakiak hartu” kontzeptuaren irudia. Ondoren, batu zaitez erakargarria egin zaizun irudiaren egilearekin eta bakoitzak azaldu dezala bere marrazkia, zuk zeurea eta hark berea, biok uler dezazuen bestearena.