5.4 Jarduera

5.4 jarduera
 Taldeko lana baloratuz

Erronkaren azken atalak taldean egin dituzuenez, zuen taldea zertan izan den trebea eta zertan hobetu beharko zenuketen zehaztuko duzue. Taldearen koadernoan jasotako lanak kontuan izanik, baloratu zuen taldeko lana eta aurrez jarri duzuen helburua zenbateraino bete duzuen. 

1. Autoebaluatu taldean zer neurritan lortu duzuen zeuen helburua. Horretarako taldekide bakoitzak bere ustez helburuaren lorpen-maila hautatuko du 1-4 ebaluazio-eskalan. Jarraian, lorpen-maila hori idatziz arrazoituko du, ebidentziak emanez.

2. Balora ezazue zuen taldeko lana, ebaluazio-diana betez. Adostu ezazue taldekide guztion artean adierazle bakoitzean zein lorpen-maila izan duzuen, 1-4 eskalan. Era berean, idatzi ezazue lorpen hori izateko zer egin duzuen eta zertan duzuen hobetzeko.