5.3 Jarduera

5.3 jarduera
Ikasitakoaren gainean gogoeta eginez

Heldu da garaia orain arte erronkan zeureganatu dituzun ezagutzen inguruan hausnartzeko eta ikasitakoa autorregulatzeko. Hori guztia bakarkako koadernoan idatziz jasoko duzu.

1.Osa ezazu banaka, bota dizuen galdera gidariari buruz hasia duzun gogoeta. Hau da, finantzetako zer alderdi hartu behar duzun kontuan zure eta ingurukoen mesedetan.
2. Gogora ekar itzazu erronkaren helburuak eta taldeko helburuak eta osa ezazu metakognizioaren eskaileraren azken zutabea (3.7. Eskuratutako ezagutzen inguruko gogoeta atalean duzun txantiloian). Horretarako hausnartu zure helburuen lorpen-mailaren eta orain artean ikasitakoaren inguruan.