4.3 jarduera
Proposamenak taldean adostuz
Banaka egin berri dituzuen proposamen horietatik abiatuta, taldean proposamen bat adostu eta zehaztu behar duzue.
1. Aukeratu ezazue, taldean osatu dituzuen proposamen artean, egokiena. Horretarako baloratu, taldeko koadernoan, proposamena bakoitza, 1-4 eskalan adierazle bakoitzaren arabera.
2. Osatu aukeratutako proposamena denen artean, beste proposamenetako atal interesgarriak txertatuz edota beste taldekideen ekarpenak jasoz.