6.3. Jarduera

6.3. JARDUERA
Taldeko lanaren koebaluazioa

Prozesu osoa taldean egin duzuenez, talde-lanean zer indargune eta hobetu beharreko alderdiak hausnartzeko momentua iritsi da.

1. Elkarrekin bizitzen eta ikasten konpetentziari loturiko irizpideetan zure taldekideen  lorpen maila balora ezazu.

2. Egin ezazue  elkarrekin, egoera honi aurre egitean izan duzuen ikaskuntzaren eta esperientziaren laburpena, paragrafo batean Taldearen Koadernoan.

Hona hemen hausnarketa egiteko lagungarri izango zaizkizuen hainbat galdera: 

  • Zer atera da ongi? 
  • Zer egin zitekeen beste modu batean?
  • Zerbaitek ez badu funtzionatu, zergatik izan da?  
  • Proiektuaren gaia gustokoa izan duzue?

Hausnarketarako beste iturri bat, 1.3. zereginean sortu duzuen funtzionamendu arauen dekalogoa litzateke.