3.5. Jarduera
Zeregina | Aurrekontua osatzen eta bideragarritasun ekonomikoa baloratzen
Bide luzea egina duzue dagoeneko eta aurrekontua prestatuz, musika taldearen bideragarritasun ekonomikoaren plana osatzeko garaia iritsi da. Aurretik aztertutako diru sarrerak eta Irteerak kontutan hartu eta ondorioak ateratzea baino ez zaizue falta beraz.
1. Aurrekontua osatu aurretik, inbertsio zein gastuei (diru irteerak) aurre egiteko, diru laguntza eske, taldea agian finantza erakunde edo banketxe batera joan beharko duela aurreikusten duzue. Horrek, mailegu baten bat eskatu beharra suposa dezake eta noski mailegu hori eta horren interesak denbora epe batean itzultzea. Mundu horretan murgildu aurretik eta erabaki onena hartze aldera, horren inguruko informazioa eskuratzea erabaki duzue.
Irakurri Mailegua eta amortizazioa informazio testua eta erantzun honakoei binaka lan eginez, bakoitzak bere erantzunak jasoz.
- Osatu 3.3 zereginean zeneukaten Interesak mapa kontzeptuala maileguaren informazioarekin.
- Maileguko kuoten kalkulurako beheko simulagailuan klik egin eta berau baliatuz, osatu ondorengo adibideen kalkuluak.
- Mirenek 18.400 €-ko mailegua eskatu behar du auto bat erosteko. Banketxeak bi hilabeteko kapitalizazio-epea eskaini dio mailegua 3 urtez ordaintzeko, 18 kuotatan, eta % 7,6ko interes nominalarekin.
- Zenbat izango da bihilean behin ordaindu beharko duen kuota?Zein da aurreko zereginean aplikatutako interes nominalari dagokion UTBa?Honako taula honetan, banketxe batek eskaintzen dituen maileguen informazioa duzue.
- Honako taula honetan, banketxe batek eskaintzen dituen maileguen informazioa duzue.
– Frogatu interes nominal horientzat proposatzen diren UTB tasak zuzenak direla
– Kalkulatu 3 urterako proposatzen duten amortizazio-kuota zuzena dela, jakinik Gure Nomina aukera erabili dutela kuota kalkulatzeko.
– 20.000 € eskatu nahiko bazenitu 4 urtean ordaintzeko, Gure Nomina gabe, zein izango litzateke eragiketaren kostua edo itzuli beharko zenukeen guztizko kantitatea?
- Koebaluatu beste bikotearekin bikoteka egindako lana.
MAILEGUA ETA AMORTIZAZIOA
Zenbaitetan, ez da nahikoa dirurik izaten egitasmo bat aurrera eramateko edo inbertsio garrantzitsu bat egiteko (autoa, etxebizitza, negozio bat martxan jartzea, etab.), eta banketxe edo finantza erakundeei eskatzen zaie diru hori. Banketxe edo finantza erakundeek ez dute dirua musu-truk ematen, ordea. Hori dela eta, mailegu bat egitea proposatzen dute.
Mailegu bat egiten denean, diru edo ondasun bat norbaiti uzten zaio, baldintza batzuen arabera diru edo ondasun hori jabeari itzultzearen truke. Baldintzak bi alderdiek onartzen dituzte, hartzaileak eta emaileak. Mailegua etxe bat ordaintzeko eskatzen denean, hipoteka ere esaten zaio. Zordunak zorra aldizka ordaintzeko hartzen duen konpromisoaren prozesua, berriz, kapital-amortizazioa da.
Mailegua, gehienetan, ez da aldi bakarrean itzultzen, epetan ordaindutako kuoten bidez baizik. Epe horiek hilabetekoak, bi hilekoak, hiru hilekoak, lau hilekoak eta sei hilekoak izan daitezke, besteak beste.
Bestalde, aipatu behar da kuotak ez direla beti finkoak izaten. Beraz, batzuetan, merkatuan epealdi bat igarota, interesak berrikusi egiten dira, eta kuotak interes berrira egokitzen. Kuota aldakor horiek interes aldakorraren mende dauden maileguetatik eratortzen dira.
Amortizazio-kuoten kalkulua konplexu xamarra da. Honako formula baliatuz kuota baten kalkulua egin daiteke:
Adibidea: Xabierrek 60.000 €-ko mailegua eskatu du etxea erosteko. Hona hemen banketxeak ezarri dizkion baldintzak: mailegua 20 urtez ordaintzea, hilabeteko kuotatan, % 4,5eko interes nominalarekin.
Datuak aurreko formulan ordezkatuz
Xabierrek honako hau ordainduko du 20 urtean:
Horrek esan nahi du maileguan jaso zituen 60.000 €-ez gain beste 31.200 € itzuli behar dituela interesetan.
Gaur egun ohikoa da banketxe edo finantza erakundeek kuota horien kalkulua errazteko bezeroei simulagailuak eskura jartzea.
2. Osa ezazue Taldeko bideragarritasun ekonomikoaren azterketa kalkulu-orriaren hirugarren erlaitza batean, urte baterako proiektuaren aurrekontua. Bideragarritasun ekonomikoari begira, kontutan izan ziurrenik doiketak egin beharko dituzuela aurretik osatu dituzuen bai Sarrerak zein Irteerak ataletan. Doiketa horien inguruko eztabaida bideratzeko talde izendatua teknika baliatu lehenik eta ondoren osatu taldeko aurrekontu proposamena. Doiketak honako alderdiei eragin diezaieketela kontutan izan:
DIRU SARREREI DAGOKIENEZ…
- Taldekide desberdinen diru ekarpenaren ehunekoa
- Ekonomia sozialeko ekintzaren (crowdfunding edo aukeratu den beste bat)… ekarpenaren zenbatekoa
- Bestelako ekintzetatik aurreikusitako diru sarrerak
- Kontzertu edo emanaldiak emanez jaso daitekeena
- Finantza erakundeak mailegua eskatuko diozuen edo ez eta zer kantitate
- Taldeak Inbertsio eta gasturako bideratutako zatia…
DIRU IRTEEREI DAGOKIENEZ…
- Soinu ekipamenduari lotutako inbertsioaren kantitatea
- Urteko ohiko gastuak: lokalekoak (argia, ura…)
- Mailegua eskatu ezkero, epeak eta amortizazio kuotak
- Kontzertuko teknikaria gastuak
- …
3. Ziurtatu aurrekontuaren azken emaitzak proiektua ekonomikoki bideragarria egiteko baldintzak betetzen dituela eta erantsi kalkulu-orriko esteka eta urte bateko aurrekontuaren irudia.
4. Errepasa ezazue egindako lana 2.3 ataleko planifikazio taularen bitartez eta beharko balira doiketak egin. Horrez gain aurreikusi hurrengo zeregineko lanketa.