2.2. Jarduera
Aurrezagutzak arakatzen
Egitasmoaren komunikazio euskarria osatzeko, hainbat ezagutza eskuratu beharko dituzue, baina ziur horietako batzuen berri lehendik ere baduzuela. Jarduera honen bitartez zure aurrezagutzak arakatuko dituzu.
- Adierazi proiektuan landuko diren hainbat gairen inguruan zure ezagutza maila koadernoko taula baliatuz.
- Ez dut horren inguruan ezer entzun
- Horren inguruan zerbait entzun dut, baina ezer gutxi dakit.
- Pixka bat dakit
- Nahikoa dakit, lagun bati azaltzeko moduan.
- Partekatu zure erantzunak taldekideekin eta hitz egin aipatzen diren galderen inguruan edo zalantzak sortu dizkizutenen inguruan.