1.1. Jarduera

EGOERARI EKIN

Izenburuak adierazten duen bezala, egoera honetan egitasmo bat aurrera eramateko bidean murgilduko zarete, zehazki musika talde baten egitasmoa aurrera eramateko proiektuan. Baina egitasmo hori aurrera eraman eta bideragarria eta jasangarria izan dadin, lehenik hainbat alderdi kontutan hartu behar dira, horiek zein izan daitezkeen identifikatu eta nola aurre egin dakieken planifikatu.

Proiektu honen bitartez, bide hori nolakoa izan behar duen ezagutzeko aukera izango duzue eta gero sortuko duzuen komunikazio euskarriarekin  gizarteari erakutsi. Zuen lanak  agian etorkizuneko musika talde bati lehen urratsak ematen lagundu diezaioke; afinatzea ez baita musika kontua bakarrik.

1.1. JARDUERA
Taldeka antola gaitezen!

Eskaerari erantzuteko, elkarlanean eta lankidetzan arituko zarete. Beraz, has zaitezte erronka aurrera ateratzeko taldeak antolatzen.Taldeko lana eraginkorra izan dadin, elkarlanean eta lankidetzan egingo dugu lan oraingo honetan. Horretarako, taldea sortu eta antolatu beharko duzue. Hiruzpalau kideko taldeak osatutako dituzue, koloreen egitura erabiliz:

  • Hauta ezazue ikasle bakoitzak, bakarka,  irudi honetan oinarrituz bere izaerarekin gehien identifikatzen den kolorea.
  • Osa itzazue lau kolore desberdineko kideez osatutako taldea.
  • Gelako ikasle kopuruaren arabera bosteko edo hiruko talderen bat sortu beharko balitz, errepikatu kolore bat bi aldiz.