2.3 jarduera
Galdera gidariaren inguruan gogoeta
Gogoeta egin galdera gidariaren inguruan. Galdera gidaria erronkaren ardatz nagusia da, erronkaren bidez eman nahi baitzaio erantzuna horri. Era berean, galdera gidariak baditu halako galdera-hariak edo adarrak, bere barruan beste galdera batzuk (azpigalderak) ditu eta.
-Galdera gidaria:
Zer finantza-erabaki kontuan hartu behar dut, niri eta ingurukoei hobeto bizitzen laguntzeko?
-Azpigalderak:
- Zer onura dakarkit planifikazioa eta aurrekontua osatzeak?
- Zer pauso eman behar ditut, erabakiak hartzeko?
- Noiz komeni zait aurreztea eta noiz zorretan sartzea?
1. Egin, banaka, galdera horri eta azpigaldera horiei buruzko hausnarketa, eta jaso gogoeta hori bakarkako koadernoan. Gazteok zer aholku kontuan hartu eta bete beharko genituzkeen aurreikusi duzu, eta 3. Ezagutzak eskuratu eta 5. Ideiak gauzatu urratsak amaitu ostean, berriz helduko diozue hausnarketa horri. Aurrera begira, zure ongizaterako baliagarri izango zaizkizu aholku horiek.