2.1 Jarduera

Dagoeneko badakizue erronkak finantza-kontuekin zerikusia duela, eta banaka zein taldeka aritu beharko duzuela lanean. Orain, bankako profesional batzuek botako dizuen erronka ezagutuko duzue: batetik, eskakizunak eta zeureganatu beharreko ezagutzak identifikatu beharko dituzue, eta, bestetik, erronka horren bidez landuko dituzuen helburuak zehaztuko dituzue. Amaieran, hausnarketa egingo duzue langile horiek egindako galderaren gainean.

2.1 jarduera
Erronkaren eskakizunak identifikatuz

Taldetan bilduta, ikus ezazue aholkulari izango zareten bulegoko lankideek bidali duten bideoa, eta egin ondorengo ariketak: 

1. Identifikatu zein den bulegoko lankide horiek bota dituzten erronka eta zer eskakizun dituen. Idatzi erantzunak Taldearen koadernoan.

  • Zer egiteko eskatu dizuete?
  • Nork egin dizue eskaera?
  • Norentzat egin behar duzue?
  • Zer ezaugarri izan behar ditu?
  • Zertarako egin behar duzue?
  • Nola egin behar duzue?
  • Zein izango da azken ekoizpena edo egitekoa?