3.2 jarduera
Aurrezkia eta inbertsioa landuz
Zure aholkulari lanetan, hainbatetan jasotzen dituzu aurrezkiei eta inbertsioei buruzko galderak ere.
1. Aurrezkiak antolatuz
Oraingoan, bezero gazte batek aurrezkiari buruz, aurreratua duen diruari buruz, aholka dezazun nahi du, eta bere behar eta kezkak adierazi dizkizu txataren bidez.
- Kezkak arretaz irakurri ondoren, behar diren kalkuluak egin bakarkako koadernoan eta aurrez prestatua duzun txantiloi bat osatuko duzu, gazteari bidaltzeko.
2. Inbertsioak aztertuz
Zure bezeroek ez dizute bakean uzten, goizean, esnatu zarenean Mamadouren whatsapp-a zenuen:
Gauzak horrela direla, lanean hasi bezain pronto, e-maila ireki duzu, eta Mamadouk hau idatzi dizu:
Egun on!
Barkatu presak, baina erabaki bat hartu beharrean naiz hurrengo egunetan eta zure laguntza behar dut. Amonak dirutza handi samarra jaso du herentzia batetik, eta niri 20.000 euro eman dizkit berak hartutakotik. Baldintza bakarra jarri dit: dirua inbertitzea, hazi dadin, etorkizunean diru pittin bat aurreztua izan dezadan etxe bat erosi behar dudanerako.
Inbertsiorako hainbat aukera topatu ditut; bakoitzak bere berezitasunak ditu, ezberdinak guztiak ere, eta ez dakit zein hautatu. Gauza bat argi daukat, hala ere, dirua ez dudala arriskatu nahi eta 20.000 euro horiek haziz joateko moduan inbertitu nahi ditudala.
Nire lagun batzuk Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta horrelako ikasketak egiten ari dira, eta esan didate kontuan hartzeko “likidezia”, “segurtasuna” eta “errentagarritasuna”, baina ez dakit zer diren gauza horiek. Antza denez, oso inportanteak dira inbertitzeko orduan erabakiak hartzeko.
Lagunekin batera aurkitu ditudan inbertsio-aukerak eta horiei buruz egin ditudan hausnarketak bidaltzen dizkizut.
Zeharo galduta nabil, eta zure laguntza behar dut, esandako kontzeptu arraro horien arabera, inbertsioak aztertzeko eta aukerarik egokiena erabakitzeko.
Erabakia ahal bezain laster hartu nahi nuke, bestela aukera batzuk galdu baititzaket.
Zure erantzunaren zain,
Mamadou
A AUKERA
Donostiako Gros auzoan garaje bat erostea 20.000 eurotan. |
B AUKERA
Burtsan inbertitzea, ONDIREX enpresako akziotan. |
C AUKERA
Estatuaren bonoak erostea. 1.000 €tik gora, %2ko interesa ematen dute 5 urtez. |
D AUKERA Mirenek sortu nahi duen web-orrien enpresan inbertitzea. Irabazien %30a emango lidake dirua utziz gero |
Nire hausnarketak: -Aukera paregabea dauden prezioan. -Diru guztia gastatuko nuke. -Grosen garajeak etengabe igotzen dira prezioz (aparkatzeko arazoak). -Nik ez dut autorik, eta 400 € ingurutan alokatu nezake. -Edozein momentutan saltzeko aukera, eta irabaziekin, gainera. |
-Nire lagun batek aholkatu dit. -Kanadako enpresa garrantzitsu batekin elkartzekotan dira, eta asko indartuko omen dira. -Akzioak hurrengo asteetan igoko dira seguru asko; guztia inbertituko banu, agian 25.000 € lortuko nituzke. -Berehala inbertitu beharko nuke. |
-Telebistako iragarkiak esan du segurua dela. -Diru guztia inbertitu nezake. -Bost urtetan ezingo nuke dirua ukitu. |
-Mirenek ez du dirurik negozioa muntatzeko, baina sormen handia du, eta seguru asko negozioak irabaziak izango ditu laster. -Urte gutxitan dirua berreskuratu nezake eta ondoren irabaziak jaso. |
- Mamadouri laguntzeko lehen aipatutako kontzeptuak berrikusi behar dituzu, gai honi buruz duzun bideoa aztertzen duzun bitartean.
- Ondoren Mamadouren baldintzak zerrenda batean idatziko dituzu.
- Inbertsio egokiena aukeratzeko, bakoitzaren likidezia, errentagarritasuna eta segurtasuna aztertuko dituzu (baxuak, altuak edo tartekoak diren, eta arrazoiak eman). Bakarkako koadernoan eskainitako taula osatu.
- Datu guztiak eskuan dituzula, idatzi e-maila Mamadouri, eta adierazi zer aukeraketa egin duzun eta zer arrazoi izan dituzun horretarako.
Inbertsioa |
Ezaugarriak |
|
A aukera |
LIKIDEZIA |
|
SEGURTASUNA |
||
ERRENTAGARRITASUNA |